Elikagai ekologikoak

Identifika itzazu

Produktu ekologikoek ekoizpen ekologikoaren erreferentziak dituzte etiketetan, termino babestuak erabiltzen baitira: “ekologikoa”, “biologikoa” edo horien laburdurak, “eko” eta “bio” hain zuzen.

Termino babestuak agertzen ahal dira saltzeko erabiltzen den izenean edo osagaien zerrendan, nekazaritza ekologikotik datozen osagai guztiak identifikaturik.

Eurorriaren bidez identifikatzen dira, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren logotipoa baita.

Etiketak, gainera, kontsumitzaileari adierazten dio produktua egiten erabili diren lehengaiak edo osagaiak nongoak diren (non landatu diren), “EBko nekazaritza”, “ez EBko nekazaritza” edo “EBko/ez EBko nekazaritza”.

 

Etiketak halaber identifikatzen du zer ziurtagiri-emailek kontrolatu eta ziurtatu duen azken produktua, Kontroleko Autoritate edo Erakundearen kodea agertuz.

NNPEK Europar Batasuneko Kontroleko Autoritate gisa identifikatzen duen kodea hauxe da: “ES-ECO-025-NA”.

 

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, hobeto nabigatu ahal izateko.
Nabigatzen jarraitzen duzularik, ulertzen dugu cookien gure politika onartzen duzula.