Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen ekologikoa ondoko europar araudiak erregulatzen du: 2018/848 (EE) Erregelamendua. Erregelamendu horretan ezartzen dira ekoizpenaren eta etiketatuaren arauak, eta nola kontrolatu behar diren produktu horiek etxaldetik hasita kontsumitzailearengana iristen diren arte.
NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak Kontroleko Autoritate bakarraren egitekoak betetzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean, bere esku baitaude erregistroa, kontrola, ziurtatzea eta sustatzea, 2018/848 (EE) Erregelamenduan eta haien aldaketetan ezarritakoaren arabera. Hori 1996tik aitzina egiten du, orduan sortu baitzuen Nafarroako Gobernuak NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua, kontrol publikoaren araubide bat ezarri beharrez (617/1999 Foru Dekretua).
Gaur egun 2023/13 Foru Dekretuak arautzen du
Iciar Ezpeleta Miqueleiz
Raquel Sesma Liñán
Ander Cárcar Echepare
José Pedro Salcedo Soria
Txema Lacunza
Manuel José de Miguel de los Pinos
Patxi Lazkanotegi
Juan Antonio Lezaun