Orografiagatik eta kokapen geografikoagatik, Nafarroako lurraldean zenbait klima daude.
Horren ondorioz, aprobetxamendu desberdinak daude eta horiek sektore ekologikoko nekazaritza-produkzio desberdin asko sortzen dituzte.
Produkzio ekologikoen aniztasuna produkzioko eta eraldaketako ustiategien egiturazko aniztasunari zor zaio, eta hori merkaturatzean islatzen da, bai baitira, batetik, elikagaiak EBtik kanpo esportatzen dituzten enpresak eta, bestetik, familia-egiturako enpresak, beren produkzioa beraiek eraldatu eta bide laburren bidez merkaturatzen dutenak.
Nekazaritza ekologikoak, beraz, elikagai seguru eta osasungarriak ekoizten ditu, baina, gainera, tresna ezin hobea da gure lurraldearen ekonomia, gizartea eta ingurumena kudeatzeko eta, hala, guk aurrera egiteko elikagaien arloko subiranotasuna lortzearren.